Taldeko igerilariak pasa den astean Saloun egon ziren beraien entrenamenduak gauzatzen. Azken urteotako ohiturari jarraituz, infantiletatik hasi eta zaharragoak diren igerilariek izan zuten aukera bertara joateko.
Bertako igerilekuan entrenamenduak egin zituzten, giro onean, nahiz eta igerilekuaren ur ohituta gaudenaren ezberdina izan, eta gehiago kostatu igeri egitea.
Entrenatzeaz gain, ondo pasazteko denbora ere eduki zuten, Port Aventura parkera joan bait ziren egun pasa egitera, eta bertako atrakzioekin disfrutatzera. Ikus daitekeenez, ondo bete zuten aipatu duguna.
Eguraldia ez zuten hain txarra eduki, naiz eta eguzkia egon, haizea fresko samarra izan zuten, baino talde giroa eta talde harremanak sendotzeko egin zituzten aktibidadeak egiteko ez zuten eragozpenik izan.
Taldekide guztiak gustora etorri dira, eta tristura pixkatekin ere bai, datorren urtean errepikatzeko asmoz itzuli dira, eta posible bada, aurten joan direnak baino taldekide gehiagorekin, askoz hobeto pasatuko dutelakoan.









